Sai zuriei begira egon dira Arantzazun kataloxekin

Oihana Elortza 2020ko eka. 6a, 17:17

Astean zabaldu ditu ateak Arantzazuko Parketxeak eta hegazti sarraskijaleak ezagutzeko eta ikusteko irteera antolatu dute gaur goizerako. Kataloxak eskuekin helduta, sai zuriak ikusi dituzte, esaterako.

Martxoaren erditik itxita egon da Arantzazuko Parketxea. Astean zabaldu dute, eguaztenean, eta gaur, zapatua, egin dute jendearendako lehen ekintza: hegazti sarraskijaleak ezagutzea.

Mikel Olanorekin, hegaztiei buruzko azalpenak entzun dituzte Parketxe barruan eta segidan, kataloxak hartu eta hegaztiei begira jarri dira. Jon Ugarte basozain oñatiarra izan dute lagun eta hark emandako azalpenekin ikusi dituzte, esaterako, sai zuriak eta putreak. Esaterako, Oñatin dauden sai zurien koloniei buruzko azalpenak eman dizkie Ugartek bisitan parte hartu duten lagunei, eta habiak non egin ohi dituzten.

Hemendik aurrera ekintzak antolatzen jarraituko dute Arantzazuko Parketxean. Ekainekoak, esaterako, lotuta dituzte dagoeneko:

  • Ekainak 7: Arantzazu inguruko paisaiak
  • Ekainak 14: Pagomotzak, kultur eta natur ondare
  • Ekainak 20: Arantzazuko altxorren bila
  • Ekainak 27: Basoa lasaitasun iturri

Ekintza edo irteera horietan parte hartu gura duenak aurrez eman behar du izena. Horretarako hauxe da Parketxeko telefono zenbakia: 943 78 28 94. Informazio gehiago eskatzeko ere bertara deitu ahal da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak