Udako zaintza eskaintzarako baja emateko azken eguna da gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 5a, 10:36

Gaztetxoak kalean 2019ko udalekuetan

Zaintza zerbitzu hezitzailea eskainiko du Udalak udalekuetan izena eman duten umeendako, "kontziliazioagatik zein gurasoek edo umeek izan dezaketen beharrengatik". Baina norbaitek atzera egin gura badu, gaur da eskaera hori egiteko azken eguna. 

Berez, udal udalekuetara apuntatu diren umeak (irekietara zein arte udalekuetara) hartuko dituzte bakarrik zaintza zerbitzu hezitzailean, "kontziliazioagatik eta gurasoen zein umeen beharrengatik". Ez dituzte gehiago hartuko, baina baliteke norbaitek iritzia aldatu izana eta baja eman dezake. Eskaera hori egiteko azken eguna gaur, egubakoitza, da.

Eskaerak HAZ bulegora joanda edo udal webguneko formularioa beteta egin beharko dira. Zaintza zerbitzuaren kuota ordaindu dutenei ere bueltatuko diete diru kopuru hori.

Erlazionatuak

Beste dinamika bat izango du udako aukerak Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2020 mai 29 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak