Zabalik dago Oñatiko udal liburutegia

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 1a, 10:03

Oñatiko udal liburutegia

Nagusien zein umeen liburutegiak zabalik daude berriz. Erabilera, baina, mugatua da oraindik. Mailegu zerbitzua eskainiko dute baina batean zein bestean. Ekainerako tertuliak eta liburu aurkezpen bat ere badituzte antolatuta eta irakurketa saio guztiak irekiak izango dira.

Helduen zein umeen udal liburutegiak zabalik daude gaurtik, astelehena. Mailegu zerbitzua eskainiko dute soilik bietan eta hainbat arau eta gomendio jarraitu beharko dira barrura sartzeko:

  • Derrigorrezkoa da maskara ekartzea.
  • Kultur Etxean sartzerakoan eskuak garbitu (gel hidroalkoholikoa egongo da erabiltzaileen eskura)
  • Erabiltzaileak banaka etorriko dira, menpekotasun bat duten pertsonak izan ezik.
  • 14 urtetik beherakoak familiako nagusi batekin etorriko dira.
  • Lurrean markatutako ibilbideak jarraitu eta tarte sozialak errespetatu beharko dira.
  • Liburuzainen argibideak jarraitu beharko dira.
  • Posible bada, liburuak, DVDak eta CD-ak  aldez aurretik aukeratu online katalogoa erabiliz (www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua)
  • Gura dan produktua aukeratutakoan, jarri harremanetan liburutegiko langileekin: telefonoz (943 71 61 11), Whatsappez ( 688 732 826) edo emailez ( liburutegia@onati.eus). Horrela zure eskaera prest izango dute zoazenerako
  • Ordutegia: 
    • 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
    • Larunbatak: 10:00 – 13:00
    • Haur liburutegia: 16:00 – 19:00

Ekaineko eskaintza

Ekainerako programazioa prest dute liburutegian: irakurketa saioak, ipuin erotikoen gaineko tailerra, Miñan liburuaren aurkezpena eta Amets Arzallus egilearekin solasaldia, psikologia tailerrak... Agendan duzue egitarau osoa.

Ekaineko irakurketa saioak irekiak izango dira gura duten guztiek parte hartzeko. Martitzenean, ekainak 2, da lehenengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak