Arrikrutzeko kobak, ibilbide turistikoen finalisten artean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 28a, 19:28

'Turinea' webguneak aukeratutako lehen hamarrenetan daude eta jendearen botoekin aterako da irabazlea. Maiatzaren 31a da botoa emateko azken eguna.

Ibilbide turistikoen hamar fina-lista aukeratu ditu Turinea webguneak, eta horien artean dago Euskal Koben Ibilbidea, eta Arrikrutzeko kobak ibilbide horretan daude. Arrikrutzeko kobekin batera, Lurpea elkartean dauden kobek eta Santimamiñek osatzen dute Euskal Koben Ibilbidea, eta aukera hori da ibilbide turistikoak proposatzen dituen webgune horrek finalerako aukeratu duenetako bat. Jendearen botoek erabakiko dute, baina, irabazlea zein den.

Horretarako, webgunean sartu behar da, eta botoa eman. Maiatzaren 31, datorren domeka, izango da botoa emateko azkeneko eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak