Terrazen eremua bikoiztu ahal dute tabernek alarma egoeran

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 23a, 18:46

Plazan dagoen terraza bat

Mahai kopuru bera jarri ahal izango dute espazio gehiago hartuz, baldin eta ezer oztopatzen ez badute.

Ostalariek kanpoko mahaiak jartzeko duten eremua bikoiztu ahal izango dute. Ez mahai kopuru bikoitza jartzeko, krisia hasi aurretik zuten mahai kopuru bera jartzeko baizik. Alkate dekretuz hartu du erabakia Udalak, eta alarma egoerak irauten duen bitartean mantenduko den neurria izango da, eta posible den guneetan bakarrik.

Terraza duten 30 taberna daude

Tabernariekin egindako bileren ondorioz hartu zuen terrazen espazioa bikoitzeko erabakia Udalak. Mahai gutxi dutenei, berriz, bost mahai jartzeko au-kera eman die, tokia edukiz gero. Ordaindu beharreko zergei dagokienez, itxita egon diren den-borari dagokiona ez zaie kobratuko. "Ulertzen dugu orain artekoa ere ez dela erabateko irekiera; beraz, zergak ere ez dira ohikoak izango, flexibleak izango gara", azaldu du Xabier Igartuak.

Bigarren fasearen barruan jendea zerbitzatzeko aukera ere izango dute tabernariek. Datorren astean, orain baino taberna gehiago egongo dira zabalik herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak