Nola daramazu berrogeialdia?
Nahiko aspertuta nabil, baina familiarekin egoteak laguntzen du. Egun hauetako askatasuna ere asko eskertzen da egia esan.
Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?
Nire entrenamendua arrabolan oinarritzen da. Horrez gain, core-ko ariketak ere egin ditut konfinamendu garaian.
Zein ziren aurtengorako zure helburuak?
Mendi eskiko denboraldi ona egitea, eta txirrindularitzan lasterketak amaitzea.
Geldialdia gertatu arte egindako denboraldiarekin gustura amaitu al zenuen?
Bai. Lehen aldia zen mendi eskiko lehian parte hartzen nuela, eta oso gustura sentitzeaz gain, lortutako emaitzak ere ez dira txarrak izan. Gogotsu nago hurrengo denboraldirako.
Udararako zein asmorekin zenbiltzan?
Txirrindularitzako denboraldian behar nuen bete-betean, eta udan ere lasterketez betetako egutegia nahi nuen.