Kuttuna.org egitasmoaren barruan, 20.000 euroko diru laguntza lehenengo eta beste horrenbestekoa eman zuen gero Oñatiko Udalak, herritarrek erosketa bonuetan erabiltzeko. Bigarren diru laguntza hori ere bukatu da. Horrela, 200.000 euroko balioa duten erosketa bonuak saltzea lortu da.
Aurrekontua amaitzearekin batera web plataformaren bidez Oñatiko saltokietan bonu erosketa egiteko aukera eten egin da eta bezeroek ezingo dituzte bonu gehiago erosi. "Kuttuna.org plataforma COVID-19ak eragindako alarma egoeraren ondorioz itxi beharra izan duten saltokiek konfinamendu epean diru-sarrera batzuk izateko helburuarekin sortu zen, eta momentu honetan, beste fase batean sartzear gaudenean, egitasmoari amaiera emateko ordua heldu dela uste du Udalak. Gaineratu du ikasketa prozesu bat izan dela eta balorazioa egiteko unea heldu dela orain. Hala, behin-behineko balorazioa positiboa dela esan du.