Olakuako eta Arantzazuko txirrindularitza probak bertan behera geratu dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko mai. 9a, 19:20

Aloña Mendi txirrindularitza sailak ohar bidez jakinarazi du ekainaren 28an eta uztailaren 4an egitekoak ziren probak ez direla jokatuko. Egun bizi dugun osasun egoerak behartuta hartu dute erabakia.

"Osasun egoera berezi" honen aurrean, eta herri mailan jaiak eta ekitaldiak bertan behera gelditzen ari direla kontuan hartuta, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak erabaki du hurrengo hilabeteetan jokatzekoak ziren bi lasterketa bertan behera uztea. Hortaz, ez dira jokatuko ekainaren 28an jokatzekoa zen kadete mailako Olakuako proba; eta, uztailaren 4an jokatzekoa zen gazte mailako Arantzazuko igoera.

Nabarmendu dute irailaren 12an eta irailaren 19an egitekoak diren gazte eta 23 urtez azpikoen proben antolakuntzarekin jarraitzeko asmoa dutela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak