Torreauzoko lasterketa bertan behera geratu da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko mai. 8a, 19:41

Bizi dugun osasun egoerak hala eraginda hartu dute erabakia: ekainaren 28an egitekoak ziren Torreauzoko lasterketa ez dute egingo, eta ondorioz 2020an ez da Oñatin eta bailaran hain ezaguna den lasterketa herrikoia egingo.

Torreauzoko lasterketa ekainaren 28an jokatu behar zen baina une honetan ezinezkoa zaienez "lasterketaren segurtasuna eta korrikalarien nahiz ikusleen osasuna bermatzea", antolakuntza taldeak erabaki du lasterketa bertan behera uztea. Abixaran taldeak du lasterketa antolatzeko ardura azkeneko urteetan.

Eskerrak babesleei

Antolatzaileak eskertuta daude: "Eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketa gauzatzeko beraien babesa berriro eman
diguten enpresei: Urrats, Lana kooperatiba eta Zuatzuri. Egoera aldakor eta zail honetan gurekin jarraitzea erabaki dute. 2021eko lasterketa beraien eskutik egingo dugu. Animo bereziak bidali nahi dizkiegu hiru babesle nagusiei eta laguntzaile diren herriko merkatari, ostalari eta profesionalei ere".

2021erako deia: ekainaren 27an

Hori horrela, 2021erako deia egin dute: "Torreauzoko lasterketaren izaera herrikoia era bateko zein besteko ekarpena egiten duten guztion artean lortzen dugu. Ez dira une samurrak, eutsi goiari! Urtez urte alboan izaten ditugun boluntarioei berriz, zaindu! Datorren urtean ere zuen laguntza ezinbestekoa izango baitugu. Eta ikusle gisa hurbiltzen zaretenoi gogoan hartu 2021eko ekainaren 27an Torreauzoko lasterketa eta korrikalariak zuen txaloen zain izango dituzuela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak