Beste 20.000 euro jarriko ditu Oñatiko Udalak 'Kuttuna' egitasmoan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 1a, 11:55

'Kuttuna.org' webguneko azala

Dagoeneko  agortu da aurreikusitako 20.000 euroko diru laguntza partida. Momentu honetan guztira 100.000 euroko balioa duten bonuak erosi  dira Kuttuna.org bidez Oñatiko saltokietan eta egitasmoaren martxa ona ikusita,  aurrekontua handituko duela iragarri du Oñatiko Udalak beste 20.000 euro jarrita, guztira 200.000 euroko erosketak sustatzeko. 

Magnek Kooperatibak garatu eta zabaldu duen irabazi asmorik gabeko proiektua da Kuttuna.org eta herriko denda eta zerbitzuetan erabiltzeko bonu txartelak erosteko web plataforma da. Oñatiko komertzioak ez ezik, beste herri batzuetakoak ere badaude bertan.

Herritarrek erosten dituzten bonuen zenbatekoaren %20a diruz laguntzen du Udalak, baina pertsona bakoitzeko 400 euro muga ezarri da bonuak erosteko eta muga hori pasaz gero bonuei ez zaie  diru laguntza aplikatzen. Erosketa bakoitzean gehienez ere 200 euroko bonua erabili daiteke gainera.

Zalantzak argitu edo alta prozesuan laguntzeko Udalak  bide hauek ditu zabalik saltokiendako eta herritarrendako: 943 003 198 telefono zenbakia eta enplegu@onati.eus.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak