1.500 litxarreria poltsa banatu ditu Txandak umeen artean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 25a, 12:47

Konfinamenduan etxean dauden umeei keinu egin gura izan die Txanda dendarien elkarteak eta 1.500 litxarreria poltsa banatu dizkie goizean kalez kale. "Gure ere etxean gaude, itxita ditugu negozioak, baina berriz ere herritarrekin egoteko gogoz gaude, dendak zabaltzeko desiratzen gaude", adierazi du Txanda elkarteko Ane Zumelagak.

Bi ibilgailutan globoak eta musika jarri eta Txandako hainbat kide umeei txutxeak banatzen ibili dira gaur goizean Oñatiko kaleetan: 1.500 pakete txutxe guztira.

Aurretik deia egina zuten balkoiak apaintzeko eta mozorrotuta balkoietara ateratzeko, umeendako sorpresak egongo zirela iragarrita. Eta horrela izan da. Hainbat atera dira balkoietara euren mozorroak jantzita, globoak ere jarri dituzte batzuk balkoietan eta koloretako oihalak beste batzuk. "Egun asko dira etxetik atera gabe daudela eta eurekin gogoratuta antolatu dugu ekintza hau. Egia esan, gu ere euren moduan gaude, etxean. Itxita ditugu negozioak, baina herritarrekin berriz egoteko gogoz gaude. Dendak noiz zabaldu desiratzen gaude gure zerbitzua herritarrei eskaintzeko", dio Olalde oinetako dendako eta Txandako zuzendaritzako kide den Ane Zumelagak.

Umeak bezala, adinekoak ere atera dira leiho eta balkoietara musika entzunda eta Txandaren ekimena ikustera. "Eurak ere etxean daude eta uste dut hurrengo baten eurendako ekimen bat egingo dugula, merezi dute-eta", esan du Zumelagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak