Musika Eskolak hileroko ekimenarekin jarraitzea erabaki du, azken hitzorduak arrakasta izan zuelako eta ekimenak harrera positiboa izan zuelako herritarren artean. Hala, zapatuko saioko musika zuzenean entzuteko aukera izango dute herritarrek Oñati Irratiari esker, eta hitzezko euskarria, berriz, Udalaren atarian dago eskuragarri. Honen helburua da musikaririk inguruan ez duten oñatiarrek oinarri hori izatea eta kantuan aritzeko aukerarik ez galtzea. Gauzak horrela, Herrixa kantuan ekimena antolatzen dihardutenek balkoi edo leihoetara kantuan egitera irteteko gonbidapena egin diete herritarrei.