"Orain arte inoiz ikusi gabeko pobrezia paisaia" aurreikusten du Caritasek egoera honen ondorioz, "aldi luze baterako", gainera.
Hori dela-eta, Caritas bi zentzutan ari dela lanean adierazi dute: ahalik eta familia gehienei une honetako egoera gainditzeko dirulaguntzak emanez, batetik; eta laguntza hauek denboran iraun ahal izan dezaten "inguruko pertsonen eta enpresen elkartasuna eta konpromisoa" lortu nahian.
Aipatutako ekarpenak ondorengoetarako erabiliko dituztela iragarri dute:
- Familien –adin txikikoak dituztenak, bereziki– oinarrizko eta elikadura beharrak asetzeko.
- Botikak eta antzerakoak erosi ahal izateko dirulaguntzak emateko.
- Aurrez dituzten gizarteratze plangintzetarako, bazterkeria egoeran dauden pertsonak lan merkatuan sartzeko bidea hori dela-eta.
- Familia eta pertsonetan atzematen dituzten beste behar batzuei erantzuteko.
Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbaki hau jarri dute eskura: ES26 3035 0005 3500 5110 4667.