Bertan behera gelditu da aurtengo Oñatiko raida

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 12a, 18:02

Joan den urteko raidean Usakon

Koronabirusaren krisiak eragindako egoera dela eta, "segurtasunagatik" aurtengo Oñatiko raida bertan behera uztea erabaki du Oñatiko Raid Orientazio Elkarteak. Udazkenean baina, herri barruko orientazio proba bat antolatuko dutela aurreratu dute.

"Ez dakigu egoera hau noiz arte luzatuko den, baina parte-hartzaileen segurtasunagatik, eta baita geureagatik, lagunengatik eta herriko kideengatik, aurtengo raida ez egitea erabaki dugu", adierazi du probaren antolatzaile den Oñatiko Raid Orientazio Elkarteko kide Asier Olasagastik. Berez, uztailaren 4an zuten jarrita eguna Oñatiko laugarren raida egiteko. Bertan behera uzteko erabakia hartuta, 2021ean izango da hurrengo raida.

Bitartean, baina, udazkenean herri barruan egingo den beste proba bat antolatuko dutela aurreratu dute elkarteko kideek. "Orientazio proba bat izango da, Herri Rogaine bat, eta herri barruan egingo dena, plazatik abiatu eta plazan amaitu, baina ez da bakarrik herri barruko kaleetan egingo, inguruko auzoetara ere zabalduko dugu proba", azaldu du Olasagastik. "Asmoa da umeendako zein nagusiendako antolatzea proba, denak ibiltzea balizen bila", gaineratu du.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak