Egun osoko egitaraua prestatu du biharko Antixena gaztetxeak

Jone Olabarria 2020ko api. 10a, 10:30

Youtubeko kanalaren bitartez jarraitu ahalko dira biharko presatu dituzten ekintza guztiak. Goizeko 11:30ean hasi eta iluntzera arteko egitaraua prestatu dute; talo bazkaria, hizketaldia, spinning klasea,...

Goizeko 11:30ean hasiko dira biharko lehen ekintzak, hain zuzen ere Jon Regeirok eskainiko duen Spinning klase batekin. Ostean, 12:30ean hizketaldia egingo du Jakoba Errekondok, irrati formatuan, eta oñatiarren galderak erantzungo ditu. Haur eta helduentzat, 14:00ean, Ekaintxourem Artistak ikuskizuna eskainiko dute.
 
Bazkalordurako talo jana egiteko deialdia luzatu dute. Arto irina Irazolan salgai dagoela jakinarazi dute, edo bizipozen enkargu bidez. Trikiti doinuak egongo dira entzungai eta taloa egiteko azalpenekin ere bideo bat jarriko dute eguerdi aldera.
 
Bazkalostean, 16:30ean, Ondarruko apustu etxen kontrako plataformak hitzaldia eskainiko du, eta 17:00ean Berandu eta gaizki irrati saioa emitituko dute. Eguna amaitzeko Abereh eta Egurra ta Kittoren kontzertuak egongo dira. Hauen ostean etorriko da DJ-en txanda.
 
 
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak