Gorka Galdos: "ERTEa eskatu dute luxuzko denda askok"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 3a, 08:11

Gorka Galdos oñatiarra

Koronabirusak eragindako krisi honetan, umeen etorkizuna da Suitzako herritarren kezka nagusienetako bat, ekonomikoarekin batera, Gorka Galdos oñatiarraren esanetan.

Suitzako Gobernuak ez du oraindik enpresak ixteko erabakirik hartu, baina enpresa askok eten egin dute produkzioa, salmentarik ez dutelako. "Hori pasa da, adibidez, luxuzko produktuak, erlojuak eta bitxiak saltzen dituzten dendetan. Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea (ERTEa) eskatu eskatu dute askok", dio oñatiarrak. Gaineratu du salmenta aldetik ez eragin handirik nabaritu ez duten enpresetan ahal duten moduan ari direla lanean, etxetik batzuk eta enpresa barruan beste batzuk, "segurtasuna ahal duten ondoen bermatuta".

Hezkuntza zentroak itxita daude eta ikastetxeek prestatutako plan baten barruan ari dira eskolak jarraitzen ikasleak. Hain zuzen, umeen etorkizuna da herritarren kezka nagusienetako bat, ekonomikoarekin batera. "Suitzak diru dezente du erreserban, baina mundu osoarekin dago ekonomikoki lotuta, eta kostako zaigu buelta ematea".

Egun konfinamenduan daude han ere, baina kalera joan daitezke: "Umeekin ateratzea baimenduta dago, adibidez. Beste pertsona batzuekin kontakturik ez izatea da gomendioa eta ahalik eta denbora gehiena etxean pasatzeko. Kirola egiten ere uzten dute, bizikleta, alpinismoa eta mendi eskia, adibidez, baina ahalik eta gutxien egiteko eskatzen dute; istripuak ekiditzea da lortu gura dena, ospitaleetako lana ez gehiago handitzeko". Ospitaleak prestatzen ari dira koronabirusak sortutako gaitza duten herritarrak jasotzeko. "Ni ez naiz aditua, baina Suitzak ere beste herrialdetan egon den prozesu berdinetik pasa biharko duela uste dut. Datuak ikusita, badirudi oraindik ez duela pasa beste toki batzuetan izan duten krisi handia. Dena dela, komunikabideek esaten dute gaitzaren hedapena motelduz doala, baina ikusi egin behar joera hori konfirmatzen den".

Gobernuak, momentuz, jarritako neurriak "ahal den onduen errespetatzeko" eskatzen ei du. Ikusten dudanagatik, gehien bat enpresa txikiei eta autonomoei zela lagundu, beharrezko produktuak aseguratu eta birusa ez zabaltzea dira lehentasunak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak