Amaia Egoskozabal: "Apirilaren 19ra arte luzatu dute konfinamendua Belgikan"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 3a, 07:53

Amaia Egoskozabal oñatiarra

Bruselan bizi da Amaia Egoskozabal oñatiarra eta konfinamenduan daude han ere, nahiz eta kalera atera ahal diren.

Martxoaren 18an ezarri zuen konfinamendua Belgikako Gobernuak eta apirilaren 19ra arte luzatu du, beste bi aste luzatu dezakeela ohartarazita. "Konfinamendua, baina, ez da erabatekoa. Kalera atera gaitezke, adibidez. Zerbitzuak eta ikastetxeak itxita daude, hori bai. Janari dendak eta gasolindegiak daude zabalik eta garraio publikoa ere badabil, baina bidaiari kopurua txikitu egin dute bidaiako; autobus bakoitzean zazpi bat pertsona bakarrik joan daitezke", dio hemezortzi urtez Bruselan bizi den oñatiarrak.

Ospitaleetako egoerari buruz galdetuta, dio egoera ez dela hain larria oraindik: "Badago tokia, baina gertatzen ari dira kopurua handitzen denerako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak