Neurri ekonomikoen mahaia eratu du Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 1a, 14:20
Oñatiko Kale Barria

COVID-19 gaitzak eraginda herriko hainbat sektore pairatzen ari diren kalteak arintzera bideraturiko neurri ekonomikoak zehazteko mahaia eratu du Oñatiko Udalak: COVID-19 Neurri Ekonomikoen Mahaia. Diru laguntzak, neurri fiskalak eta bestelako laguntzak jarriko lituzke martxan. Aste honetan egingo du lehen bilera.

Udalbatza osatzen dute alderdi bietako udal ordezkariek osatzen dute COVID-19 Neurri Ekonomikoen Mahaia. Izaro Elorza alkatea, Xabier Igartua Ogasun eta Sozioekonomia batzordeburua, Anik Zubizarreta Partaidetza eta Garapen komunitario batzordeburua, Ainhoa Galdos oposizioko udal bozeramailea eta Jon Kepa Gerrikagoitia Sozioekonomia batzordeko kidea, eta hainbat alorretako udal teknikariek (Ogasun, Sozioekonomia eta Gizarte Zerbitzuen alorretakoak).

Asteon egingo dute lehen bilera, besteak beste sektore zaurgarrienak identifikatzeko, balizko neurriak aztertzeko edo berriak sortzeko.

Oñatik Udala hasita dago sektore zaurgarrienei laguntzeko bideak lantzen, batzuk martxan daude dagoeneko. Esaterako, joan den astean jarritako autonomoendako eta mikroenpresendako informazio zein aholkularitza zerbitzua.
"Ziurgabetasunaren bidean jarri gaitu COVID-19ak, eta haren eragina igartzen hasiak dira herriko sektore asko. Zaurgarriago bilakatzen dabiltza sektore zaurgarrienak, diru-sarrerarik gabe daude herriko komertzioak, ostalariak... Bada, egoera horri buelta ematen saiatzeko neurriak aztertzea eta martxan jartzea ditugu lehentasunen artean. Gobernu taldeko kideok dagoeneko landuak ditugu zenbait proposamen –hainbaten artean, horixe izan dugu azken asteetako zeregin-, eta, zela ez, Neurri Ekonomikoen Mahaira eroango ditugu”, gaineratu du Izaro Elorza alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak