Eslovakiako egoera Euskal Herrikoa baino lasaiagoa dela dio Joseba Agirre oñatiarrak: "Zorionez, momentuz, ez da indar askorekin sartu. Datu esanguratsuena da oraindik ez dago hildakorik koronabirusagatik eta egoera larrian daudenak ere gutxi dira. 200 kutsatu pasatxo daude". (Aurreko asteko datuak dira)
Agirrek dio Gobernuak neurri zorrotzak hartu zituela lehen kasuak agertu zirenean. "Dendak, eskolak, jatetxeak, eta abar ixteko erabakia hartu zuen. Aireportuak ere itxi egin zituen, eta Eslovakiako mugak zaindu, bertakoei bakarrik sartzen utzita eta horiei bi asteko itxialdia egitera derrigortuta. Kalera irteteko debekurik ez dago, baina etxean gelditzeko dei egin dute herritarrek sare sozialen bitartez".
Otsailaren 29an hauteskundeak egin zituzten eta Gobernu aldaketa izan zen. "Albistegietan birusa eta Gobernu berria dira gai ia bakarrak. Neurriak lehengoak hartu zituen, eta berriari tokatuko zaio egoera ekonomikoaz arduratzea"