Apirilaren 3ra arte eman daiteke izena Oñatiko udalekuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 31a, 11:28

Umeak joan den urteko udaleku irekietan

Koronabirusak eragindako ezohiko egoeragatik, Oñatiko Udalak luzatu egin du uztailean egingo diren udaleko udalekuetan izena emateko epea. Apirilaren 3a, egubakoitza, izango da azken eguna Oñatin bertan egingo diren udaleku irekietan zein arte udalekuetan izena emateko.

Oñatiko udalekuetan izena eman gura duten gaztetxoendako bide daude zabalik: udal webgunean sartuta edo telefonoz deituta. Telefono zenbaki bat jarriko du Udalak herritarren eskura, udalekuei lotutako zalantzak argitzeko edota horietan izena emateko. Hauxe da zenbakia: 688 63 43 40. Arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara bitartean jasoko dituzte deiak. Apirilaren 3ra arte egongo da martxan zerbitzua.

Udal udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo dituzte. Udaleku irekiak 2008tik 2016ra bitartean jaiotako umeendako izango dira eta arte udalekuak, LH-3tik DBH-4ra bitartekoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak