Gazteekin kontaktuan jarraitzeko, hainbat ekintza

Amaia Aranegi 2020ko mar. 28a, 10:00
Gaztelekuak antolatutako txapelketa (Irudia: @Onatiko_gaztelekua)

Konfinamendu egoera uste baino luzeagoa izango denez, hainbat ekintza antolatu ditu herriko Gaztelekuak, gazteekin harremana izaten jarraitzeko eta hauek entretenimendurako ekintzak izateko.

Pasa den eguenetik txapelketak, erronkak eta proposamen desberdinak eskaintzen ari dira Instagram eta Whatsappeko difusio taldeen bidez. Kozinatzeko errezeta bat, ariketa fisikoa egiteko proposamen desberdinak, gaur egun entzuten diren gaiekin 10 galderaz osatutako galdetegia, koreografia batekin dantza bat egitea... izan dira orain arte proposatutako ekintzak, baina egunero ekintza berriak eskainiko dituzte: "Egun hauek hobeto eramateko alternatiba desberdinak eskaintzea da gure helburua eta jendearen parte hartzea sustatu nahi dugu", dio Gaztelekuko hezitzailea Iñigo Ugartek. Astean zehar ekintzak proposatuko dituzte eta asteburuetan, berriz, pelikulak gomendatzeko asmoa daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak