Autonomoendako eta mikroenpresendako zerbitzua jarri du martxan Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 26a, 09:58

Oñatiko Kale Barria

COVID-19aren ondorioz erakundeek martxan jarri dituzten laguntza neurrien inguruko oinarrizko informazio eta aholkularitza zerbitzua emango zaie Oñatiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko autonomo eta mikroenpresei. Udaleko Sozioekonomia Sailak kudeatuko du.

Autonomoendako eta mikroenpresendako aholkularitza eta informazio zerbitzua jarri du martxan Oñatiko Udalak. COVID-19aren ondorioz erakundeek martxan jarri dituzten laguntza neurrien inguruko oinarrizko informazio eta aholkularitza zerbitzua emango zaie Oñatiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreko autonomo eta mikroenpresei.

Udaleko Sozioekonomia Sailak kudeatuko du zerbitzu hau. Beharra duen herritarrak bi modu ditu zerbitzua erabiltzeko: 943 00 31 98 telefono zenbakira deituta edo mezu elektroniko bat bidalita helbide honetara: enplegu@onati.eus.

Egun bizi duen egoera honetan herriko zerbitzuetan lan egiten duten herritarrei lagundu gura die modu honetara Udalak, ezohiko egoera honen aurrean izan ditzaketen edozein zalantza edo galdera argitzeko eta beharrezkoa duten laguntzan aholkuak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak