"Etxean egon beharreko egoeran gaude, baina hitzorduari eutsi izan gura diogu eta balkoietatik edo leihoetatik kantuan egitea da gure proposamena. Normalean musika instrumentuak jotzeko elkartzen garenok herriko kale ezberdinetan bizi gara, eta ez dakit herriko txoko guztietatik entzungo gaituzten edo ez, baina horixe da proposamena", dio Arantzazu Bikuñak.
Normalean kantatzen dituzten abestietako piezak joko dituzte oraingoan ere, baina ez denak. "Herritar askok ez dituzte, agian, abestien letrak etxean izango eta horregatik, kantu ezagunenak aukeratzeko ahalegina egin dugu. Denok ezagutzen ditugun abestiak dira", gaineratu du Bikuñak.
Zapatuan, martxoak 28, izango da Herrixa Kantuan, eta hauek dira joko eta abestuko dituzten abestiak:
- Behin betiko
- Ume eder bat
- Agure zaharra
- Ikusi mendizaleak
- Furra Furra
- Txoriak txori
- Habanera
- Txantxibiri
- Egun da Santimamiña
- Iturengo arotza
- Ixi-ixilik
- Gora ta gora beti