Covid-19 gaitzari aurre egiteko falta diren EPI eta arnasgailuak egiten badihardute Oñatiko #Maker komunitatera batu diren oñatiarrak. Helburua Osasun zerbitzuetan faltan diren EPI eta arnasgailuak egitea da. PLA filamentuzko materiala Oñatiko Udalak jarriko du. Izena emateko aukera 688 886 519 telefonoan edo saretuz@onati.eus helbidean dute 3Dko inprimagailuak etxean dituzten herritarrek.