Koarentenan zegoen adineko gizonezko oñatiar bat hil da koronabirusaren erruz. Gasteizko Txagorritxu ospitalean zegoen, beste patologia batekin, eta han hartu zuen COVID-19 gaitza. Hura ere gogoan izan gura dute gaur, Oñatin, eta dei egin dute kandelekin ateratzeko balkoi eta leihoetara eta txalo zaparrada eskaintzeko, 21:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.