Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresako ordezkariek baieztatu duen moduan, enpresa itxita egongo da bihartik aurrera eta langileak, etxean:"Orain arte izan dugu lana. Baina gure bezeroak ere ixten ari dira, ez ohiko egoera honengatik, eta guk ere erabaki dugu ixtea. Produkzioan ari diren langileak zein beste arloetakoak, denak egongo gara etxean bihartik aurrera; 360 langile inguru gara guztira", dio. Gaineratu du enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea eskatuko duela enpresak: "Ez dakigu noiz arte, egoerak esango du hori".