Hauexek dira Oñatiko Udalak zapatuko berdura azokarako hartutako neurriak:
Ekoizleendako oharrak
- Zama lanak egiteko segurtasun neurriak hartu beharko dira (gutxieneko distantzia: 1.5 metro).
- Postu bakoitzeko saltzaile bakarra.
- 70 urtetik gorakoak edo arrisku taldekoetakoak (gaixotasun kronikoak, organo transplantea dutenak, arnas arazoak dituztenak...) ezin dira saltzen egon.
- Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da (saltzaileek ekarri beharko dituzte).
- Saltzaile bakoitza aurrez egokitu zaion lekuan jarri beharko da.
- Salmenta postuetan bi mahai egongo dira: bat, eroslea eta saltzailearen artean (hutsik, erositako produktuak emateko); eta, bestea, saltzailearen atzean (elikagaiak gordetzeko).
- Elikagaiak, ekoizleak soilik ukituko ditu eta erosleentzat ez dira eskuragarri egongo.
- Mahaiak garbi egon behar dira, uneoro.
Kontsumitzaileendako oharrak
- Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean egingo da azoka.
- Familiako, pertsona bakarra.
- Azokara ez dira joango ez umeak, ezta 70 urtetik gorako pertsonak ere.
- Arrisku taldeetako pertsonak ez joatea gomendatzen da: bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa arazoak dituztenak...
- 1,5 metroko gutxieneko segurtasun distantzia egongo da saltzaileen eta erosleen
artean. - Debekatuta dago elikagaiak ukitzea.
- Erosleei banaka eskainiko zaie zerbitzua, eta 1,5 metroko distantzia bermatuko da
ilaran atzean dituenen artean. - Sartu aurretik eskuak garbitu behar dira.
- Sarrera bakarra egongo da, baita irteera bakarra ere.
- Ordutegia: 8:00-13:30 (14:00etarako herritar guztiek kanpoan egon beharko dute).