Neurri berriak hartu ditu Oñatiko Udalak ez ohiko egoera honetan COVID-19 gaitzari aurre egiteko. Urrutxuko garbigunea, esaterako, itxita dago. Baita eskualdeko nekazaritza bulegoak ere. Lehen sektoreari buruzko kontsultak egiteko, telefono zenbaki hautara deitu dezake herritarrak:
- Basozaintza gaiak: 943 112 075
- Nekazaritza gaiak: 943 112 171 / 660 656 128
- Abereei lotutako gaiak: 943 113 703 / 943 112 051 / 943 112 168
Bestetik, hondakinen ontziak aldatzeko zerbitzua ere moldatu egin dute. Hemendik aurrera, kontrakorik esan bitartean, udaletxera zuzenean joan ordez aurrez telefonoz deitu behar da (943 78 04 11) eta orduan jakinaraziko diote herritarrari ondorengo urratsak. Herriko autobus zerbitzuaren, Herribusaren, ere aldatu egin dute. Hauxe da ordutegi berria:
Boluntario sarea
Herrian eratu den boluntario sareari buruz, Oñatiko Udalak eskerrak eman gura dizkie elkar zaintzeko proiektura batu diren herritarrei; ehun herritar baino gehiagok eman du dagoeneko izena. Honi lotuta, bi bide hauek erabil ditzake laguntza behar duen herritarrak horren berri emateko: 688 886 519 telefono zenbakia (09:00etatik 14:00etara jasoko dituzte deiak) edo saretuz@onati.eus helbide elektronikoa.