Koronabirusaren aurrean, prebentzio neurri hauek hartuko ditu Oñatiko Udalak martxoaren 13tik aurrera:
- Itxita egongo dira: Gaztelekua -Topalekua, Sotoa eta Kuboa-, Txaloka Udal Ludoteka, Zubikoako kiroldegia, Eltziako kirol gunea, Azkoagain futbol zelaia, Larrañako kirol gunea, kultura etxea, Santa Ana antzokia, Euskaltegia –telematikoki eskainiko dira klaseak- eta Euskaldun Berria gela.
- Horrenbestez, bertan behera geratu edo atzeratu egingo dira aipaturiko egoitzetan datozen egunetan egitekoak ziren ekintzak, ikastaroak...
- Ostera, behinik behin, mantendu egingo dira Herritarren Arreta Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak.
- Gainerakoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik egindako gomendioak errespetatzeko deia egin du Oñatiko Udalak, hala nola, jendetza batu dezaketen ekitaldiak edota espazioak saihestea; berehala egitekoak ez diren tramiteak atzeratzea; edota, ahal den neurrian, tramiteak egiteko bide telematikoak erabiltzea.
- Bada, gaur-gaurkoz, eratua dago jarraipen batzordea, egoeraren unean uneko jarraipena egiteko eta hartu beharreko neurriak adosteko. Gaiari loturiko erabaki, gomendio... berririk balego, berehala jakinaraziko genuke