Koreografia indartsua Martxoak 8 egunerako

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 3a, 09:48

Euskal Herrian euskaraz lehenengo aldiz Beran egin zuten Bortxatzailea zu zara ikuskizuna, joan zen abenduan (Argazkia: Amaia Arzamendi)

'Bortxatzailea zu zara' performancea egingo dute herriko plazan domekan, elkarretaratzearekin batera. Emakumeen Egunaren harira herriko hainbat eragileren artean antolatu duten egitarauaren ekintzetako bat izango da. Gaur, martitzena, da bigarren entsegua, Eltzian.

Eragile askoren artean osatutako egitaraua prestatu dute aurten ere Martxoak 8 eguna ospatzeko. Eta denetariko ekintzak antolatu dituzte, hitzaldiak, antzezlana, elkarretaratzea, film emanaldiak edo Bortxatzailea zu zara performancea, adibidez.

Koreografia prestatzen

Martxoak 8 egunean egingo dute, hain justu, koreografia hori herriko plazan, 13:00etan. Elkarretaratzearekin batera egingo dute; "Indarra ikusiko da ekintza horretan", dio sare feministako kide batek. Aurreko astean egin zuten lehen entsegua, Eltzian. Hainbat emakume elkartu ziren, gazte asko tartean, eta musikaren eta bideoen laguntzarekin, joan den urtean Txileko Valparaiso hirian sortu eta harrezkero munduko toki askotara heldu den Bortxatzailea zu zara koreografia prestatzen aritu ziren. Euretako bat aurrean gidari lanak egiten jarri eta ari jarraituz egin zuten entsegua.

Gaur, martxoak 3, da hurrengo entsegua eta herriko emakume guztiak daude gonbidatuta; Eltzian izango da, 20:00etan. Azken entsegua zapatu arratsaldea egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak