Kategoria ezberdinetan, hiru oñatiarrek zapaldu dute podiuma Euskal Herriko eski txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 21a, 09:31

Axier Alonso helmugan sartzen Euskal Herriko eski txapelketan (Argazkia: EMF)

Axier Alonsok bigarren egin du seniorren kategorian, Sara Arregik lehenengo gaztetxoen mailan eta Haritz Arregik hirugarren, kadetetan. Arregi anai-arrebek lasterketa bertikalean ere hartu zuten parte eta hor ere podiumera igo ziren biek.

Asteburuan izan zen Euskal Herriko eski txapelketan eta emaitza onak izan zituzten Axier Alonso, Sara Arregi eta Haritz Arregi oñatiarrek. Nork bere kategorian, lehen hiruren artean sailkatu ziren.

Senior mailan, esaterako, Axier Alonso bigarrena (2:26,51) izan zen helmugan sartzen, Iñigo Martinez de Albornoz-en atzetik (2:24,19) eta Gartzen Elejabarrietaren aurretik (2:31,15).

Sara eta Haritz Arregi anai arrebek ere hartu zuten parte txapelketan. Domekan jokatu zen banakako Euskal Herriko txapelketa, Sarak lehenengo egin zuen gazteen maila ( 1.100 m+); Haritzek, berriz, hirugarren kadeteen mailan (1.000 m+). Bezperan, zapatuan, lasterketa bertikalean hartu zuten parte biek, biak batera; hor ere lehenengo egin zuen Sarak eta hirugarren Haritzek.

(Argazkiak: Azalekoa Euskal Mendizale Federazioak eta barruko biak Sara Arregik)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak