Hikalaguna martxan jartzeko bilera dago egubakoitzean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 11a, 09:24

Ingo Xonau! proiektuaren aurkezpenaren aurretik ateratako talde argazkia

Ingo xonau! proiektuak Hikalaguna ipiniko du martxan. Horretarako bilera otsailaren 14an izango da, egubakoitza, 19:00etan, Euskaldun Berria gelan. Hika dakitenak eta ez dakitenak elkartu eta taldeak egitea da asmoa, berriketan jarduteko.

Taldetxoak astean behin elkartuko dira, ordubetez, nahi duten tokian eta orduan. Bi hilabeteko froga izango da. Gero, afaria egingo dute guztiek batera, esperientzia-trukea egi-teko, elkar ezagutzen eta hika praktikatzen segitzeko. "Dakitenak eta ikasi nahi dutenak, denak animatu daitezela. Berdin du oso gutxi edo ezer ez jakinda ere. Hitz egitera ausartzen ez direnei belarria egiteko balioko die", dio Idoia Etxeberriak.

Orain arteko lanketa batez ere emakumeekin egin badute ere, Hikalaguna ez da emakumeentzat bakarrik izango: "Neska eta mutil, denetik egotea komeni da, bi errejistroak erabili ahal izateko". Adin mugarik ez dago

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak