Zaborrontzi berriak jartzen hasi dira herriko hainbat gunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 22a, 09:10
Plazan jarri duten zaborrontzi berria

Foruen plazan jarri dituzte berriak dagoeneko eta Kale Barrian, Kale Zaharrean eta unibertsitate inguruan ere aldatuko dituzte. Besteak beste, edukiera handiagoa izango dute zaborrontzi berriek. Partaidetzazko Aurrekontuetan eginiko eta bozkatutako proposamenetako bat izan zen.

Herriko hainbat gunetan zaborrontzi berriak jarriko ditu Oñatiko Udalak. Aurrekoak baino edukiera handiagoa izango dute, batez ere ontzi arinendako gordetako tarteak edo tokiak. "Ontzi arinendako espazio gehiagoren beharra zegoela ikusita" egin dituzte berriak tamaina handiagokoak. "Horrez gain, zaborrontzi berrien diseinuak garbiago adierazten du hondakin bakoitza nora bota behar den, hondakin bakoitzari dagokion kolorea askoz argiago ikusten delako. Zaborrontzi inguruko lurraren garbitasunarendako ere mesedegarri izango dira zaborrontziok", dio Anik Zubizarretak, Partaidetza eta Garapen Komunitarioko zinegotziak, prentsa ohar bidez.

Foruen plazan, adibidez, aldatu dituzte dagoeneko zaborrontzi batzuk aldatu eta Kale Barrian, Kale Zaharrean eta Sancti Spiritus Unibertsitate inguruan egingo dituzte egokitzapen gehiago. Partaidetzazko Aurrekontuetan eginiko eta bozkatutako proposamenetako bat izan zen hau. 14.470 eurokoa da aurrekontua eta Leintz Gatzagako Sormen enpresari egin zaio enkargua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak