Baltistan bailarako emakumeen egoera, solasaldian mintzagai

Miren Arregi Amasorrain 2020ko urt. 16a, 15:38

Alberto Iñurrategi, Shazia Maryam, eta Pedro Ibarra solasean ikusi ahal izan zituzten atzo Oñatiko Kultur Etxean batu zirenek. Hirurak ere, Baltistan Fundazioari lotutako pertsonak dira. Hala, Baltistango emakumeen egoeraz, Fundazioaren proiektuez eta etorkizuneko erronkez aritu ziren.

2019ko martxoan etorri zen atzoko hitzaldiko protagonistetako bat Oñatira. Shazia Maryam da bera, Skardukoa, Baltistango hiriburukoa. Baltiarra Oñatin bizi da pasa den martxoaz geroztik, eta LEINN graduondoa egiten egon da, jasotako formakuntza hori bere herrian aplikatzeko asmoz, Baltistan Fundazioaren eta Mondragon Team Academyren arteko elkarlanari esker. Hala, atzo, Shazyaren eskutik, Pakistango emakumeek bizi duten egoeraren berri jaso zuten bertaratuek. Gainera, datozen hilabeteetan Pakistanen martxan jarriko duten proiektuaz ere aritu ziren.

Alberto Iñurrategik ere hartu zuen pare solasaldian. Aretxabaletarra, Fundazioaren sorreratik izan da kide. Ordukoak kontatu zituen eta baita bidean egindakoak ere. Norabide horretan, neskatilen eskolaratzean egindako lana nabarmendu zuen, besteak beste. Azkenik, Pedro Ibarra aipatu behar genuke, duela bi hilabetetik Baltistan Fundazioaren presidente dena. Ibarrarekin, etorkizuneko asmoen berri jaso zuten entzuleek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak