2020/01/15 19:00
Hitzaldiak
Nazioarteko lankidetza eredu berrien gaineko hitzaldia eskainiko dute Baltistan fundazioko kideek.
Karakorum mendikateko ibar bateko emakumeen bizitzaren gainean egindako filma, I Forgot myself somewhere, emango dute lehenengo, eta ondoren, solasaldiari ekin. Hizlariak izango dira: Pedro Ibarra irakaslea (Baltistan Fundazioko presidentea), Shazia Maryam, gazte baltiarra (proiektu berri baten burua); eta Alberto Iñurrategi mendizalea (Baltistan Fundazioko partaidea).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.