
Atletismoko nazioarteko argazki onenen artean zegoen argazkilari oñatiarrarena; hiru finalisten artean zegoen. Eta bere argazkia aukeratu du epaimahaiak. Atzo iluntzean egin zen sari banaketa World Athletics izeneko galan, Monakon, eta hantxe jaso zuen saria Sanchezek. Bigarren urtez segidan irabazi du sari hori argazkilari oñatiarrak.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.