Inklusioaren alde, kontzertu arrakastatsua eskaini du Motxila 21 taldeak

Jone Olabarria 2019ko aza. 23a, 22:19

Oñati eta Aretxabaletako musika eskolekin batera, kontzertua eskaini du Motxila 21 talde nafarrak Oñatiko Gaztelekuan. Giro paregabean eta inklusioa helburu, lagun ugari batu dira emanaldiaz gozatzeko. 

Duela bi urte hartutako bideari jarraiki, Jose de Azpiazu musika eskolak inklusioa eta musika uztartzen dituen emanaldia antolatu du aurtengoan. Gaurko emanaldia bi zatitan banatu dute; lehenego musika eskoletako kideek jo dute, eta hauen ostean iritsi da Motxila 21 taldearen txanda.

Harrera "oso ona"

Hala, Nafarroako Motxila 21 taldea gonbidatu dute aurtengoan; talde hau Nafarroako down sindrome elkarteko kideek eta boluntarioek osatzen dute, guztira, hamabi pertsona dira. Taula gainena "oso gustura" egon direla azaldu dute taldeko kideek eta Oñatiko publikoak "ederto" hartu dituela azaldu dute: "Azken batean publikoa animatuta dagoenean guk asko eskertzen dugu eta lana baloratzen dela sentitzen dugu". Musika eskolatik ere "pozik" agertu dira kontzertuak emandakoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak