Oñatin jaiotako Laura Mendizabalek Joxe Mari Korta saria jaso du

Maialen Regueiro 2019ko azaroaren 20a

Laura Mendizabalekin batera, saria jaso zuten atzo, Maria Angeles Amenabar, Pedro Luis Uriarte eta Javier Roquerok. Horiekin batera, sari banaketan izan ziren, Iñigo Urkullu lehendakaria eta ekonomiaren garapen eta azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, baina baita, Confebaskeko, Adegiko, Cebekeko, Seako eta Korta Fundazioko lehendakariak eta Kortaren familia.

"Enpresaren funtzio ekonomikoa eta soziala"

Sari banaketan lehendakariak, sarituak zoriontzeaz gainera, eskerrak eman zizkien egindako ekarpenagatik: "Sari hauek aitortza bat dira zuen lanari eta azpimarratu egiten dute enpresaren funtzio ekonomikoa eta soziala baterako proiektutzat hartuta".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak