2019/11/23 11:00

Irteera

Udazkenaren mintzoa

Udazkenaren mintzoa
Arantzazu, Oñati

Azaroaren 23an, larunbatarekin, Arantzazuko Parketxeak naturaren eta bereziki udazkenaren mintzoa irakurtzera gonbidatzen ditu bisitariak, Arantzazuko Santutegiaren inguruan burutuko den ibilaldi labur eta erraz baten bitartez, Pello Zabala gidari izango delarik.

Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu baten modukoa da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu. Ibilaldia Arantzazuko Parketxean hasiko da 11:00etan eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, puntu berean amaituz. Inguratzen denak, ondoren Parketxea bisitatzeko aukera izango du.

Jarduera dohainik izango da eta azalpenak euskaraz izango dira. Leku mugatuak daude, beraz, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiago eta erreserbak:
943 78 28 94 / 699 33 51 83
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak