Datozen asteetako mobilizazioak "indartzea eta zabaltzea" erabaki dute pentsiodunek

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 29a, 10:33

Astelehenean, atzo,  pentsiodunen agerraldian 107 lagunek hartu zuten parte eta datozen asteetan euren mobilizazioak "indartzea eta zabaltzea" erabaki dute, "Hego Euskal Herriko pentsiodunen plataformek iragarri dituzten mobilizazioak bultzatze aldera". Manifestua bat irakurri zuten agerraldiaren amaieran. Albiste barruan dago testu osoa. 

Hauxe da atzoko, urriak 28, agerraldiaren amaieran Oñatiko pentsiodunek Foruen plazan irakurritako manifestua osorik:

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren Manifestua

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bukatutzat jotzen du promesen garaia

Mobilizazio orokorra

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak 22 hilabete bete ditu kalera irten zenetik. Milaka pertsonak, astelehenero, parte hartzen du herrietako elkarretaratzeetan eta milaka dira egindako manifestazioetan parte hartu dutenak.

Bi urte pasatu dira mobilizazioei esker lortu genituela gure erreibindikazioetako apur batzuk, baina erreibindikazio horiek ez dira finkatu. Pentsio Sistema Publikoa ez dago bermaturik; pentsio duinak ere ez. Lan eta Pentsioen Legea aldatu beharra dago.

Hauteskunde garaian promesak errepikatu egiten dira, baina gure arazoak larrituz doaz. Lortu dugu gure aldarrikapenak hauteskunde programetan sartzea, baina gobernuek ez dute agindutakoa bete eta ez dugu uste orain agintzen digutena ere beteko dutenik.

Hori dela eta, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bukatutzat ematen du promesen garaia. Gure erakunde publikoei exijitzen diegu behingoz pertsona guztiei bizitza duina bermatzeko, eta, horretarako, lanpostu duinak eta behar bezalako pentsio publikoak ziurtatzea.

Baitta ere, exijitzen diegu, bai Espainiako gobernuari bai Gasteizko gobernuari eta baita Nafarroako gobernuari ere, 2020ko aurrekontuetan beharrezko diru multzoa sartzea esandako helburuak bete daitezen eta, bide batez, pentsio
publikoen pribatizazio bidea betirako alboratzeko.

Gure borrokaren helburua da pertsona nagusi guztiei bizitza duina eta autonomoa bermatuko dien pentsioak lortzea, eta horretarako gaurko langileek lanpostu duinak behar dituzte, bereziki gazteek. Soilik pentsioen eta lanpostuengeneroko arrakalak gainditzen badira, lortuko dugu bidezko eta berdintsuagoa izango den gizartea. Hori lortu nahi badugu, bakarrik aberastasunaren bidezko banaketa da bidea. Bera da Demokraziaren bermea eta gehiengoaren aldeko eredu ekonomikoaren giltza. Hori dela eta EAEko eta Nafarroako eta Nafarroako erakunde
publikoei zein estatukoei eta patronalari exijitzen diegu:

  • Pentsioen sistema publikoa bermatzea. Pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak ziurtatzea. Beharko balitz, pentsioen defizita, aurrekontuetatik finantzatzea eta ez maileguen bitartez, orain bezala.
  • Soldaten eta pentsioen eros ahalmena berreskuratzea eta bere birbalorazio automatikoa, gutxienez KPIaren araberakoa izatea. Kontuan hartu behar dugu, %0,25a, berriro ere, urtarriletik aurrera indarrean jar daitekeela.
  • 40 urte kotizatuta aurrejubilatu direnentzat, zigorrik ez ezartzea.
  • Generoko arrazoiak direla medio, pentsio zein soldaten arrakalak gainditzea.
  • Menpekotasun pean daudenek laguntza sare publiko eta unibertsala izan dezatela, bizitza duina bermatzeko.

Arrazoi guzti horiengatik Pentsiodunen Mugimenduak, mobilizazioekin, aurrera urratsa egitea erabaki du. Gure aldarrikapenak, gehiengoarenak dira: langile, langabetu, gazte, nagusi, gizon zein emakumeenak. Horregatik gure borroka partekatu nahi dugu eragile sindikalekin, mugimendu feministarekin, ikasleekin, …

Horretaz, bada, orain arteko mobilizazioak indartzeko ekintza hauek egingo ditugu datozen asteetan:

  • Azaroaren 16 manifestazioak izango dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiri buruetan.
  • Abenduan elkarretaratzeak izango dira Gazteiz eta Iruñeako parlamentuen aurrean.
  • Urtarrilean mobilizazio indartsu eta orokor bat izango da, Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazio hasieraren bigarren urte mugarekin bat eginik. Pentsiodunekin batera eragile sozial eta sindikalek parte hartuko dute, bai eta ikasle eta gazte mugimenduak eta mugimendu feministak ere.

Hego Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun guztiok, salbuespenik gabe, bideratuko dugu, irabaztera goazen borroka hau.

Nornahik gobernatu guk pentsio publikoak defendatu
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsiodunen Plataforma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak