Toponimia oinarri hartutako irteera zapatuan Aizkorri-Aratzen

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko urr. 21a, 18:43

Urriaren 26an da irteera

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideek antolatutako aurtengo azken mendi-irteera burutuko da zapatuan Aizkorri-Aratz natura parkean. Ibilaldia Arantzazuko inguruetan izango da, oraingo honetan gidaria Luis Mari Zaldua onomastikaria izango da eta toponimia baliatuko du, tokien izenak alegia, gizakiaren eta ingurunearen arteko elkarreragina hobeto ezagutu eta sentiarazteko. Izena aurrez eman behar da.

Gizakiak bere ingurunea izendatu egiten du eta hizkuntza du horretarako bitartekoa. Leku-izenek gizakiaren bizimoduaren berri ematen dute eta inguruan ohikoak diren osagaiez osatuta daudenez, garaian garaiko nahiz lekuan lekuko giza-talde bakoitzak bere inguruneaz egindako interpretazioa ezagutzeko aukera ematen dute. Toponimoak beraz, ingurunearekin zuzenki loturik daude eta ingurunea eraldatzean, hiztunak desagertzean, nahiz hizkuntza batek bestearen lekua hartzen duenean, denboran irauten duten lekuko azkenak dira.

Eta ikuspegi horretatik, toponimia oinarri hartuta, egingo dute irteera bat zapatuan Aizkorri-Aratz parke naturalean. Luis Mari Zaldua onomastikaria izango da gidaria eta parketxetik abiatuko dira, 09:30ean. Zailtasun ertaineko irteera izango da, denei zuzendutakoa; hiruzpalau orduko iraupena eta bost kilometro eta 300 metro inguruko desnibela.

Irteeraren prezioa da bost euro eta joan gura duenak aurrez eman behar du izena. Horretarako bideak dira: 943 78 28 94,  699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak