Oñatiko Naturzaleek Olapotoko anfibioen putzuan eragindako kalteak salatu dituzte

Maialen Regueiro 2019ko abuztuaren 1a

Oñatiko Naturzaleek ohar bidez salatu dute Olapotoko anfibioen putzuak jasandako kalteak eta honakoa jakinarazi dute: "Kalteak errepikatu egin dira, hesia eta zuhaitzak margotu dituzte, harriak putzura bota, botilak eta goxoki poltsak bertan utzi... ". Horregatik, ingurua txukun mantentzeko errespetua eta kontzientziazioa eskatu dute.

Olapotoko anfibioen putzua auzolanean eraikia izan zen eta gaur egun, hainbat espezieren bizitokia da, baso igel gorriarena adibidez. Horregatik, Naturzaleek adierazi dute putzuak jasandako kalteak espezie horiei eragiten dietela. Beraz, horrelakorik gehiago ez errepikatzeko eskatu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak