Bartzelonako txapelketarekin denboraldia amaitu dute igerilari oñatiarrek

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 30a, 16:48
Kepa Aldekoa, Josune Odriozola eta Ane Madina

Ane Madina eta Kepa Aldekoa oñatiarrak, Bartzelonan izan dira asteburuan, Espainiako txapelketan. Igerilari oñatiarrak denborak jaisteko asmoarekin joan ziren, baina ez dute helburua lortu. Hala ere, bizi izan duten esperientziarekin pozik daude. 

Madinak, 50 metro estilo librean eta 100 metro bizkar estiloan hartu du parte. Aldekoak berriz, 100 eta 200 metroko probetan egin du igeri. Igerilari oñatiarrak ilusioz egin zuten Bartzelonara bidaia eta denborak jaisteko asmoa zuten. Hori ez da posible izan, baina Josune Odriozola entrenatzaileak honakoa adierazi du honen harira: "Bartzelonan aritu diren igerilarien maila oso altua izan da eta gure lehen helburua txapelketaz gozatzea izan da eta horrekin geratzen gara". 

Erlazionatuak

Denborak jaisteko gogoz doaz Espainiakoetara

Oihana Elorza Gorostiza 2019 uzt 25 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak