Abuztuaren 24an, 12:00etan eta 17:00etan egingo dira bisita gidatuak Gandiaga Topagunean

Ekainaren 28az geroztik dago Gandiaga Topagunean Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 erakusketa. Erakusketari buruzko doako bisita gidatua egin zen ekainaren 29an, eta hurrengo hitzordua abuztuaren 24an izango da.

Egun honetan bi bisita egingo dira, lehena 12:00etan eta bigarrena, 17:00etan. Biak doakoak dira eta Elena Martinek gidatuko ditu.

Lehen taldea dagoeneko beterik dago, baina bigarrenean oraindik eman daiteke izena, horretarako 943716575 telefonora deitu edo info@arantzazugandiaga.com helbidera idatzi behar da. 

Erakusketa honi dagokion azken bisita gidatua urrian izango da.

Erlazionatuak

Oteizaren eta Arantzazuren arteko harremana erakusketa batean jasota

Oñati

50. urte bete dira Jorge Oteizak hamalau apostoluak Arantzazuko basilikaren fatxadan ipini zituena. Urte mordoa bide bazterrean egon ostean, Orioko...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.