Kiroldegi ondoko aparkaleku batzuk libre utzi behar dira obrak hasteko

Oñatiko Zubikoa kiroldegia

Osasun zentroko aparkalekuan dauden lau plaza eta kiroldegiko pareta aldean dauden denak utzi behar dira libre uztailaren 29an. Abuztuaren 1ean hasiko dituzte Zubikoako obrak eta ordutik itxita egongo dira taberna eta berdegunea.

Abuztuaren 1ean hasiko dituzte Zubikoa kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko lehen faseko lanak eta egun horretatik aurrera, itxita egongo dira taberna eta igerilekuen ondoan dagoen belardia.

Lan horiek egiteko, kiroldegi inguruko aparkaleku batzuk ere libre utzi behar dira, materiala eraman eta kamioiak sartu eta irten ibiltzeko. Astelehenean, uztailak 29, libre utzi beharko dira aparkaleku hauek: osasun zentrokoan lau plaza eta Bidebarrieta kalean, azoka ondoko biribilgunetik Zurrust tabernarako tartean, kiroldegiko paretaren aldamenean dauden aparkaleku guztiak. Obrak kiroldegi kanpotik hasiko dituzte eta urtarrilera arte ez dira igerileku barruan hasiko; ordura arte zabalik egongo da eremu hori.

Abuztuan, itxita egongo da jai egunetan kiroldegia.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.