Herriko bost gaztek adierazi dute, anonimotasuna gordeta, ertzainek "jipoitu" egin zituztela ekainaren 15 gauean, Antixena parketik ateratzean. Ertzaintzak horren berririk ez duela adierazi du, "horrelako gertaerarik jasotzen duen jardunik ez" dagoela asteburu horretako gertaeren artean. Jare Kuartela ekimeneko kideek ez dute adierazpenik egin. Udalak ere alde bietako testigantzak jaso gura izan ditu.
Gazteek sare sozialetan zabaldutako oharrean diote gaztetxeko kontzertutik ateratzean izan zela gertaera. "Argi urdinak ikustean, gutariko batek zipaioak zeudela adierazi zuen. Bat-batean, hamarren bat ertzain, kale-jantzian eta uniformedunak, gainean genituen; gu, ordea, bost ginen". Azalpenak eskatzean borrekin jo zituztela esan dute gazteek.