Bederatzi hilabete hauetan 161 pertsona igaro dira Larraña Etxetik

Maialen Regueiro 2019ko eka. 19a, 15:23

Bihar, ekainaren 20a, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izango da eta horren aitzakiarekin, CEARek bere urteroko txostena atera du. Txosten horretan adierazten den bezala, aurten, iaz erregistratutako datuen bikoitza jasotzea espero da. Horren harira, aipatu behar da, Oñatiko Larraña Etxetik 161 igaro direla urritik. 

Larraña Etxea, "bizikidetzaren eredua"

Patricia Barcena, CEAR-Euskadiko zuzendariak esan du, Larraña Etxea bizikidetzaren eredu argia dela. Horrekin batera, Oñatitik 161 pertsona igaro direla adierazi du: "140 gizon eta 21 ekamume igaro dira Oñatitik eta pertsona haue, Saharaz hegoaldeko Afrikatik bakarrik etorritakoak dira, 20 eta 30 urte bitartekoak". CEAR-Euskadi gainera, beste zentro bat kudeatzen hasiko da laster, Tolosan, hain zuzen ere. Azken honek, Oñatikoaren adibidea jarraituz, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa izango du eta 30 pertsona hartzeko gaitasuna izango du. 

2.075 asilo-eskaera

CEARek aurkeztutako txostenean adierazten denez, Euskadin, 2019ko lehen 5 hilabeteetan, 2.075 asilo-eskaera erregistratu dira eta CEAR-Euskadik horietako askotan lagundu du. Horrez gain, txostenean aipatzen da, Venezuela, Nikaragua, Kolonbia eta Hondurasko herritarrak izan direla, eskaera gehien egin dituztenak. Datu hauek kontuan hartuta, argi dago errefuxiatuak iristen jarraitzen dutela. Beraz, CEARek honako erronkak identifikatu ditu egoera honi aurre egiteko: Erroldatzeko laguntzak ematea nazioarteko babesa eskatzen duten guztiei, eskura duten dokumentazioa edozein izanik ere, itxaron beharreko denbora murriztea, asiloa eskatzen duten pertsonei eta errefuxiatuei etxebizitza bat izateko aukera bermatzea,  eta enplegu bat bermatzea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak