Eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso du Txantxiku Ikastolak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 7a, 11:56
Kristina Uriarte hezkuntza sailburua, Itziar Arana Txantxiku ikastolako zuzendaria, Iñigo Urkullu lehendaria eta Iñaki Arriola ingurumen, etxebizitza eta lurralde plangintza sailburua

Ziurtagiriak ikastolak ingurumenarekiko duen konpromisoa adierazi eta aitortzen du. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso dute saria.

Eskola jasangarria ziurtagiria jaso du astean Txantxiku Ikastolak Urdaibaiko Madariaga dorretxean egindako ekitaldian. Iñigo Urkulluren eskutik jaso zuen saria Itziar Aranak, ikastolako zuzendariak.

Ingurugiroarekin duen konpromisoa saritzen du kalitate ziurtagiri honek eta horretarako ikastolak egin duen lana errekonozitu. Lierni Axpe ikastolako langilearen esanetan natur inguruari lotutako plangintzek euren pisua dute sari honetan: "Adibidez, Agenda 21 ekimenean guraso talde propioa dugu, ortua dugu eta curriculumean sartuta dago, tuperren edo ontzien erabilera sustatzen dugu, Imika planaren bidez egiten dugu komunikazioa eta oso paper gutxi erabiltzen dugu". Baina lan egiturak ere jasangarritasunarekin lotura duela dio Axpek eta hori ere erakutsi dutela: "Lankidetzan, hezkidetzan oinarritzen da, besteak beste. Kooperatiba bat gara eta erabakiak geuk hartzen ditugu, guztion artean. Konfiantzaren pedagogiak ere badu lotura... Hori guztia jaso genuen txostenean".

Ziurtagiri honekin batera hobetzeko proposamenak ere jaso dituzte. Lau urte barru berriztu beharko dute ziurtagiria eta horretarako lan egingo dutela adierazi du Axpek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak