Guardia Zibilak Oñatiko kuartela uzteko eskaera jasotzen duen sinadura bilketa "martxa onean" doala adierazi dute Jare Kuartela herri ekimenaren partaideek: "Herritar ugari eta pentsamendu molde anitzeko herritarrak hurbildu dira sinatzeko jarri diren guneetara". Ekainaren 15era arte luzatuko da sinadura bilketa. Puntu egonkorrak kiroldegian eta kultura etxean daude; pintxo-poteetan, auzoetako festetan eta zapatu goizean ere jarriko dituzte guneak kalean sinadurak batzeko.