Bezperatik ia beteta zegoen Arantzazuko aparkalekua

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko eka. 3a, 12:41

Oñatiko udaltzaingoak jakinarazi duen moduan, bezperatik, zapatua, ia beteta zeuden Arantzazuko aparkalekuak eta Ertzaintzatik abisua jaso zuten esanaz domekan errepidea itxiko zutela dena beteta zegoenean. Goiz itxi zuten, jendea autobus geltokietan pilatu zen eta udalak egun horretarako autobus zerbitzua indartu bazuen ere, jende ilarak sortu ziren.

Idoia Lazpita udaltzainburuak baieztatu duen moduan, bezperan, zapatua, joan ziren Oñatiko udaltzainak Arantzazura eta ordurako aparkatzeko toki gutxi zegoela ikusi zuten. "Aparkalekuen ehuneko handi bat ordurako beteta zegoela ikusi zuten zapatuan; erdiak baino gehiago autokarabanak eta karabanak ziren. Ertzaintzak abisua pasa zigun esanaz aparkalekuak betetzen zirenean errepidea itxi egingo zutela, segurtasunagatik. Eta hala izan zen, aparkatzeko tokiak bete zirenean itxi egin zuten errepidea; 09:00etarako itxita zegoen", adierazi du Lazpitak. Eguerdian zabaldu zuten berriz.

Ibilgailua Oñatin aparkatu eta autobus geltokietara joan ziren asko. Egun horretarako (uztailaren 31n eta irailaren 1ean moduan) indartu egin zuen Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua Oñatiko udalak, baina jende asko zegoen geltokietan zain eta ezin denak orduan garraiatu. "Gu esaterako postetxeko geltokian geunden zain, baina autobusa lehen geltokian, San Lorentzon, bete egiten zen eta ez zen postetxeraino heltzen. Hara ez zen autobusik etortzen. Azkenean San Lorentzoko geltokira joan ginen eta lortu genuen Arantzazura igotzea", dio herritar batek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak